Siriar errefuxiatuen egoerari buruzko solasaldia Zumaian

Baleike 2015ko urr. 9a, 17:05

SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagak eta Gerar Carrerek solasaldia eskainiko dute datorren ostegunean, Alondegiako lehen solairuko bilera gelan, 19:00etan. Ondoren aztertuko da herrian harrera-talde bat eratzeko aukera. Hemen daukazue herritar talde batek helarazi digun oharra:

Zumaiako herritar talde bat gara. Siriako errefuxiatuak direla eta, jakin dugu gurean ere hartuko ditugula Siriatik ihesi datozen hainbat lagun. Gu euskaldunok ere izan gara errefuxiatu eta eskuak zabal hartu izan gaituzte nazioartean .Berdin jokatu nahiko genuke geuk ere. Ez dakigu oso ondo zer gertatzen ari den Sirian, ez dakigu oso ondo zein den errefuxiatuen egoera, zer behar izaten dituzten eta zer behar izango dituzten  gure artean bizi ahal izateko. Horregatik hitzalditxo bat,  solasaldi bat antolatzea erabaki dugu. Hitzaldi horretara SOS Arrazakeriako bi lagun etorriko zaizkigu Agustin Unzurrunzaga eta Gerar Carrere,  eta haiek emango digute egoeraren berri.

Hitzaldia Alondegian izango da, lehenengo solairuko gela batean,  hilaren 15ean arratsaldeko 7etan. Ordu erdian egoeraren berri emango digute eta hortik aurrera herrian harrera-talde bat eratzeko aukerak aztertuko ditugu. Zer egin, zertan lagundu…

Hitzaldia elebiduna izango da .

Guk ditugun kezkak badituzu, zatoz eta elkarrekin aritzeko aukera izango dugu