Flysch Trailak 3.000 euroko taloia eman dio Aspanogi haur minbizidunen guraso elkarteari

Baleike 2015ko urr. 2a, 16:59
Argazkia: Sara Utrera

Fysch Trail mendi lasterketak Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartearekin duen harremanak ez du oraingoz etenik. Lasterketaren lehen urtetik diruz lagundu du elkarte hau eta aurten ere hala izan da. 3.000 euroko taloia eman zion atzo Trailak Aspanogirik. Horrez gain, Aspanogi, Sumofic eta Flysch Trailaren disenua daraman inprimagailu bat ere jaso du elkarteak. 

Mendi lasterketaren harira saldutako rifen zozketan irabazle ateratako herritarrek ere beraien sariak jaso zituzten atzo. Joxean Jimenezek eta Merche Gonzalezek astebeteko oporrak izango dituzte Mallorkan dena ordainduta (igande honetan joango dira). Yolanda Michelenak Aizarnako Aranburu landetxean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia eta Zelai Talasoterapiako lau zirkuitu irabazi ditu, eta Oskarbi kirolak dendako kideek, berriz, Zumaiako Hoteleko lau bazkari eta Zelai Talasoterapiako lau zirkuitu irabazi dituzte.