Bi ibai, bi kolore

Baleike 2015ko urr. 2a, 13:55
Argazkia: Javier Carballo

Irudi bitxi batekin esnatu da eguna. Atzo gauean hasitako euri zaparraden ondorioz, herria zeharkatzen duten bi ibaiek kolore desberdina zuten: Urola ibaiak ohiko kolorea bazuen, Narrondo marroiez margotuta jaitsi da, Javier Carballok ateratako argazkian ikusi daitekeen bezala. Isurketaren bat izan denaren susmoa ere piztu du irudi honek.