Olagarroaren arrantza zorrotz kontrolatu dute zaindariek

Baleike 2015ko urr. 2a, 11:13

Jende askok aprobetxatu ditu egun hauetako marea biziak harraldera joan eta olagarroak arrantzatzeko. Arauak dio ale bat arrantza daitekeela lizentziako, eta 750 gramotik gorakoa, eta Aldundiko zaindariak zorrotz aritu dira zaintza eta kontrol lanetan. Argazkian ikus dezakezuenez, olagarroak harraldean bertan pisatzen dituzte, eskuko pisuarekin.