Datorren astelehenean, urriaren 5ean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteekin bilera egingo dute klubean. Lan ildoak zehaztea, entrenamendu ordutegiak ipintzea eta, nola ez, arrauna barrutik ezagutzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek.
Harrobia da Zumaiako taldearen ezaugarrietako bat, eta hori lantzea da bere helburu sendo eta finkoa. Bilera arratsaldeko zazpietan izango da arraun elkarteak Itsas Kiroldegian duen lokalean.