Urriaren 9an itzuliko da antzerkia Aita Mari aretora

Baleike 2015ko ira. 29a, 11:04

Hika teatroaren eskutik, Gau arabiarra izango da denboraldi honetako lehenengo antzezlana.

Datorren urriaren 9an hasiko da aurtengo antzerki denboraldia Aita Marin. Gau arabiarra izeneko obra izango da lehenengoa. Ohi bezala, umeentzako eta helduentzako programazioa osatu da. Horrela, urriaren 11ean etxeko txikienek Txanogorritxo ikusteko aukera izango dute.

Azaroan, beste bi antzerki obra etorriko dira Zumaiara. Azaroaren 13an, Etxekoak izango da ikusgai, eta 15ean berriz, New Orleansko Cyrano.

Abenduan aldiz, lau antzezlan izango dira. 11ean Kreditua, 13an Moby Dick, 18an Caperucita feroz eta 29an, Oliver Magic Show.

Sarrerak turismo bulegoan salduko dira, eta Aita Mariko bazkideek eta Gazte Txartela dutenek deskontuak izango dituzte.