Gabonetako Jaiotza eta Kabalgata antolatzeko bilera deitu du Udalak

Baleike 2015ko ira. 28a, 09:33

Azken urteotan Udalak hartu du bere gain Jaiotza eta Kabalgata antolatzeko ardura, eta horretarako Zumaiako talde eta herritarren laguntza izan du. Udalaren baliabideez gain, ekitaldiak antolatu eta koordinatzeko ardura elkarteren batek hartzeko beharra ikusten du Udalak, diru laguntza baten truke. Hori dena zehazteko bilera deitu du urriaren 7an, 19:00etan, Alondegian.