Udako argazki lehiaketa

Udako argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Baleike 2015ko ira. 15a, 10:21

Ostiralean amaituko da udako argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Uda giroko argazkiak nahi ditugu, aurtengoan edo aurreko uda batekoak; parte hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahal izango ditu. Larunbatetik aurrera, bozketa zabalduko dugu webgunean, eta bi sari izango dira: argazki bozkatuena eta epai-mahaiaren saria. Kanal berezian ikus ditzakezue orain arte lehiaketara aurkeztu diren argazkiak eta parte hartzeko arauak.