Bakebidean urratsak egiteko eskatu die Urkullu lehendakariak alkateei

Baleike 2015ko ira. 4a, 20:11

EAEko 128 herrietako alkateekin bildu da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria, Oier Korta Zumaiako alkatea tartean. Indarkeriaren ondorioz herri bakoitzean hil direnen zerrendak banatu dizkie, eta bakebidean urratsak egiteko eskatu.

Lehendakariak alkateei banatutako Memoriaren Erretratuetan 1960tik 2010era indarkeriaren ondorioz hildakoen zerrenda osatu du Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuak.

Zumaiari dagokion zerrendan, ETAk, ETAm-k eta Komando Autonomoek hildako lau lagun jaso dira: Manuel Albizu Idiakez, German Gonzalez Lopez, Jose Ignacio Agirrezabalaga de la Granja eta Joxe Mari Korta Uranga. Horiez gain, Xabier Kalparsoro Golmaioren kasua ere jaso da txostenean, eta aipatzen da ikerketa sakonagoa behar duela. Ceferino Peña Zubiaren kasua Zestoako zerrendan dago jasota.

Zerrenda hauek osatu dira udalek oinarri bat izan dezaten herriz herri biktimen oroimenezko ekitaldiak antolatzeko.

Jaurlaritzak osatu dituen zerrendak, herriz herri

Informazio gehiago: Irekia, Berria, EITB

Erlazionatuak