Saskibaloi taldearen 25. urteurrena ospatuko dute jokalari ohiek

ZSBT 25 urte 2015ko ira. 4a, 19:33

Duela 25 urte saskibaloi taldea sortu zuen lagun koadrila batek. Urte gutxiko ibilbidea aurreikusten zitzaion arren, 16 denboraldi osatu zituen, 2006ra arte. Urriaren 3an jokalari ohiak eta zuzendaritzan lan egindakoak bilduko dira, 25. urteurrena ospatzeko. Bazkarian izena emateko epea irailaren 24an itxiko da.

Urriaren 3an, larunbata, partida jokatuko dute kiroldegian goizeko 10:30ean. Ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira. Bazkaria Hogarrean izango da, eta irailaren 24a baino lehen eman behar da izena, Kuntxabankeko zenbaki honetan 30 euro sartuta: 2095 5078 30 9115209398. Dirua sartzean, izen-abizenaz gain telefono zenbakia ere jarri, antolatzaileak harremanetan jartzeko.