Hondakin organikoak etxean gaika biltzeko ontzi marroiak eskuratu daitezke udaletxean

Baleike 2015ko ira. 4a, 13:08

Zumaiako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die hondakin organikoak etxean gaika biltzeko ontzi marroiak eta giltza eskuratu daitezkeela oraindik ere udaletxean, baita giltza galdu edo edukiontzia puskatu ezkero ere.

Biohondakinak biltzeko edukiontzi marroian hondakin organikoa biltzen da. Edukiontzi honetara, etxean, baratzean zein lorategian sortutako edozein biohondakin  (prestatuak edo prestatugabeak) bota behar da. 

Bota beharrekoak:

1.Landare jatorriko hondakinak: fruta barazki, lekale, pasta eta arroz hondakinak. Baita fruta hezurrak, lore eta landare hondakinak, alpistea, baratzeko hondakinak, belarra eta inausketa hondakinak ere.

2.Animalia jatorriko hondakinak: Haragia, arrautzak, arraina eta marisko (oskola eta azalak) hondakinak. Haragi eta arrain hezurrak ere 5. edukiontzira bota behar dira, eta gazta zati edo azala bera ere bai.

3.Bestelakoak: Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mukizapiak, madalenen paperak eta kartoizko arrautza-ontziak zikinak baldin badaude (garbia badago, edukiontzi urdinera bota behar da). Kafe eta infusio hondarrak eta poltzatxoak, ogi, opil eta gaileta hondarrak, arrautza oskolak, fruitu lehorren azalak, kortxo naturala, txotxakâ¦

Ez dira bota behar 5. edukiontzira errautsak, lurra, fardelak, komuneko papera, konpresak eta tanpoiak. Guzti horiek zabor ontzian utzi behar dira.

Herritarrek hiru aukera hauek dituzte etxeko hondakin organikoak kaleko edukiontzi marroian husteko: 

1.Hondakinak kubo itxian garraiatu eta edukiontzi marroian hustu.

2.Hondakinak plastikozko poltsa batean garraiatu, hondakinak edukiontzi marroian hustu eta, ondoren, plastikozko poltsa edukiontzi horira bota. 

3.Poltsa konpostagarriak saltokiren batean erosi eta poltsa edukiontzira bota.