Mikel Mangas bigarren izan da Cies irletako itsas zeharkaldian

Baleike 2015ko ira. 1a, 08:00
Pasa den larunbatean Cies irletako (Galizia) zeharkaldia jokatu zen. Igeriketa probak 10 kilometroko luzera zuen eta irteera lau txandatan eman zen Cies irletatik. Parte-hartzaileak abiaduraren arabera zeuden sailkatuak eta zumaiarrak erdiko taldeetan eta talde azkarretan kokatu zituzten.
Urtean zehar Jon Unanuek eta Ainhoa Muruak ezarritako entrenamenduek izan dute bere ondorioa proba honetako 10 kilometroak burutzeko orduan eta lortutako emaitzak aipagarriak izan dira. 
Gau txarra pasa ondoren Mikel Mangasek gorputzari buelta eman eta bigarren sailkatu zen lehenengoagandik 39 segundotara.
 
Atzeraxeago iritsi ziren talde berdinean zihoazen zumaiar jatorriko Rafa Zubeldia (8. postuan) eta Antxon Alberdi (15. postuan).
 
Lan bikaina egin zuten baita ere Axier eta Mikel Olasagastik beraien taldeko lehenengo postutan iritsi baitziren, sailkapen orokorrean azkenik 30 eta 31. postuan kokatuz.
 
Azkenik, Xabier Galarragak, bigarren geldialdian, bere taldearen aurrekaldean zihoala, erretiratu egin behar izan zuen itsasoaren ondorioz zorabioak emanda.
 
 
10 kilometro hauekin nahikoa ez eta asteburu honetan beste irla baten inguruan izango dute hitzordua. Bermeoko Salome Campos zeharkaldian izango dira taldekide batzuk Izaro irlara joan eta etorrai egiteko, 5 kilometroko luzeera duen proban.