Umeentzako duatloia egingo da irailaren 12an, Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta

Baleike 2015ko abu. 31a, 10:47
Zumaiako Triatloi Taldea ari da prestatzen irailaren 12an jokatuko diren triatloiko probak. Aurtengo berrikuntza nagusia haurrei zuzendutako duatloia izango da. Proba herrikoirako izen-ematea itxi da dagoeneko eta sprint probarako 100 plaza besterik ez dira geratzen. 

Eguerdiko 13:00etan aterako da proba hau eta benjamin (3. eta 4. mailetako haurrak) eta alebin (5. eta 6. mailakoak) mailetako gaztetxoek hartuko dute parte. Izen-ematea doan izango da eta Lubaki kiroldegian eman ahal izango dituzte izenak. 

IV. Triatloi Herrikoiak (irteera: 15:30ean) ez du berrikuntzarik izango eta pasa den urteko ezaugarri berberak izango ditu. Proba honetarako izen-ematea itxita dago dagoenako, pasa den astean bete baitziren plaza guztiak.

IX. Sprint probari dagokionez (irteera: 17:00etan), ehun plaza besterik ez dira geratzen eta Zumaiako Triatloi Taldeak izenak lehen baino lehen ematea gomendatzen du. Izenak www.triatloi.org orrian emango dira. Informazio gehiagorako www.zumaiakotriatloitaldea.com web gunea bixitatu dezakezue.