Musika Eskolako ikasturte berrirako izen-ematea hilaren 7an zabalduko da

Baleike 2015ko abu. 31a, 10:09

Irailaren 7tik 10era bitartean izango da zabalik Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako izen-ematea, Ubillos jauregian (17:30-19:30). Eskaintza, ohi bezala, zabala izango da. Plazak mugatuak izango dira.

Musika aldetik, honako aukera izango da: Musika Tailerr, musika mintzaira, ahots teknika, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, tronpeta, oboea, biolina, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, eskusoinua, gitarra elektrikoa eta klasikoa, baxu elektrikoa, pianoa, perkusioa, trikitixa, panderoa, tristua, musikoterapia, informatika musikala, harmonia eta helduentzako hizkuntza musikala. 

Euskal dantzak eta helduentzakoak izango dira dantza aukerak. 

Horretaz gain, ikastaro trinkoak ere izango dira, hala nola, antzerki tailerra eta sabel dantza (urritik maiatzera). 2015-2016 ikasturterako ikastaroak antolatzeko asmoa dago gai hauen inguruan: informatika musikala, dantza ikastaro ezberdinak, helduentzako musika mintzaira, txalaparta eta dultzaina. 11 urtetik gora gaztetxoen abesbatza sortzeko asmoa ere badago. 

Musika Eskolak dagoeneko eratuta dauden taldeak ditu: metal taldea, Flysch Kamerata, Konboak talde instrumetalak, perkusio taldeak, trikitixa taldeak, gitarra taldeak, dantza taldeak eta abesbatza.

Zenbait ekintzatan hartzen dute parte: Xexili astea, inauteriak, San Telmoak, elkartrukeak, topaketak, entzunaldi eta kontzertuak, jaialdiak, dantza ikuskizuna...

Informazio gehiagorako:

TXORI TXIKI MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA
San Jose 14, 20750 Zumaia
Tlf/Fax: (943) 86 11 83
mueszu@hotmail.com
facebook.com/txoritxiki