Udal zerbitzu batzuen ordutegiak asteartetik aurrera

Baleike 2015ko abu. 31a, 09:30

Asteartean, irailak 1, ohiko ordutegira itzuliko dira zenbait zerbitzu: Forondako KZgune zentroa eta Alondegiko liburutegiak kasu.

Forondako KZgunea zabalduko da berriz abuztuko etenaren ondoren. Irailean goizeko ordutegian (9:00-13:00). 

Alondegiko liburutegia ere irailarekin batera ohiko ordutegira itzuliko da. Asteartetik aurrera beraz:

- Helduen liburutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30 eta 16:00-20:00; Larunbatetan, 09:30-13:30.

- Haurren liburutegia: Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00; Larunbatetan, 09:30-13:30.