Oikiako erronkan etxekoak garaile

Baleike 2015ko abu. 28a, 17:32

Oikiko San Bartolome jaien baitan, gaur San Agustin eguna ospatzen ari dira. Jai giroak goizaldera arte jarraituko du, baina goiz partean izan da eguneko ekitaldi bitxiena, Getaraiko eta Oikia bertako gazteek egin duten kirol erronka. 

Eguzkipean egin da erronka. Bero egiten zuen Oikiako plazan. Oikiako taldea Unai eta Jokin Gijarrok, Ibai Iruretagoiena Artabilak, Aitzol Olidenek eta Peio Etxabek osatu dute. Aurkariak Getariako Triatloi Taldeko bost kide. Txingekin hasi da erronka, ondoren saltaka saioa izan da eta jarraian ergometroa. Txirrindularitza probarekin jarraitu du eta amaitzeko lokotx bilketa egin da. Hori guztia hirutan.

Getariarrak indartsu hasi badira ere, lehen lokotx bilketan aldea hartu dute oikiarrek eta erronka amaitu bitartean jarraitu du. Etxekoak egin dira kopa txikiaren jabe. Amaitzeko sokatira saioa egin da eta hor indartsuago agertu dira getariarrak.