Algorri zentroan jostailuak egingo dituzte berrerabilitako materialak erabilita

Baleike 2015ko abu. 27a, 14:17

Irailaren 5ean, larunbatean, doako tailerra antolatuko da Algorri Interpretazio Zentroan. Berrerabilitako materialak erabiliz jostailuak egitea izango da ekimen honen helburua. "Nahi izanez gero, plastikozko botilak, tapoiak edo brick-ak ekarri, eta zure jostailua egiten lagunduko zaitugu!"

11:00etatik 13:00etara bitartean egingo da tailerra Algorri zentroan. 8-12 urteko bitarteko haurrei zuzendutako ekintza da eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da zentroan bertan (Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia), info@algorri.eu helbidera idatzita edo 943143100 telefonora deituta.