Oikiako sanbartolomeak azken txanpan sartu dira

Baleike 2015ko abu. 25a, 15:21
Astelehenean asto probak egin ziren. Argazkia: Aitor Gartzia

Asteburuko ekitaldiak burututa, Oikiko jaiak bere azken txanpan sartu dira. Jaiak ostiralean, San Agustin egunean amaituko dira.

Gaur goizean zehar haurrentzako puzgarriak eta jolasak izan dira haurrentzako. Arratsaldean honako egitaraua izango dute:

- 16:30 IX. Karrikotxe jaitsiera

- 18:00 Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna

- Ondoren, txokolatea nahi duen guztiarentzat

- Iluntzean festa DJ modestoren musikaz alaituta

Ostiralean San Agustin eguna izango da eta harekin amaituko dituzte festak. 

- 11:00 MEZA

- Eguerdian, KIROL ERRONKA. Getariako triatloi taldea eta bertako gazteen artean

- 14:30 HERRI BAZKARIA sagardotegi erara eta erromeria Ostolaza eta Andonegirekin

- Arratsaldean, ETZIONK!!

- 22:30 FAN & GO taldearekin erromeria.

- Gauerdian, ESKUBELTZ PIROTEKNIA

- Ondoren, erromeriak jarraituko du.