Marina Sorin eta Nacho Mastrettaren kontzertua, larunbatean, Oxforden

Baleike 2015ko abu. 21a, 09:53

Kontzertu bitxi bezain erakargarria ikusi eta entzuteko aukera izango da bihar, larunbata, Zumaian. Marina Sorin eta Nacho Mastrettak kontzertua eskainiko dute, 20:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.

Musika instrumentu ugari jotzeko gai dira bi musikari hauek. Hala, Sorinek biolontxekoa eta biolin-tronpeta jotzen ditu, abesteaz gain; Mastrettak klarinetea, pianoa, harmonika eta eskusoinua jotzen ditu eta abeslaria ere bada. Zenbait proiektutan kolaboratu dute biek, hala nola, Nacho Mastretta beraren orkestran eta Sorinek bultzatutako El Show de Dodó ikuskizunean. 

Bartzelonan jaioa, Nacho Mastretta Las Manos de Orlac taldeko kidea izan da eta 1999. urtetik aurrera hainbat pelikulentzako musika sortu du. Horien artean Asfalto (Daniel Calparsoro, 2000), Torremolinos 73 (Pablo Berger, 2003), Looking for Fidel (Oliver Stone, 2005) eta El Gran Vázquez (Oscar Aibar, 2010) daude.