Itzurungo txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira bihar

Baleike 2015ko abu. 20a, 10:39

itzurungo pilota txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira bihar, 18:30etik aurrera, Larretxoko frontoian. Norgehiagoka hauetatik aterako dira abuztuaren 26an jokatuko den finalerako bi bikoteak.

Atzo arratsaldean jokatu zen ligaxkako seigarren eta azken jardunaldia, honako emaitzekin:

Martija-Urbieta (1), 14; Tumas-P. Etxabe (2), 22

Astigarraga-Iribar, 22; A. Agirre (3)-Beristain, 9

Salaberria-Manterola, 22; Oliden-J. Agirre, 14

(1) Alberdiren ordez

(2) Alkortaren ordez

(3) Aristiren ordez 

Ligaxka jokatu ondorengo sailkapena honela geratu da: 

1. Salaberria-Manterola: 11 puntu eta 121 tanto egindakoak.

2. Oliden-Agirre: 11 puntu eta 124 tanto egindakoak.

3. Tumas-Alkorta; 10 puntu eta 113 tanto egindakoak.

4. Astigarraga-Iribar: 10 puntu eta 115 tanto egindakoak.

5. Aristi-Beristain: 8 puntu eta 93 tanto egindakoak.

6. Larrañaga-Etxaniz: 7 puntu eta 104 tanto egindakoak.

7. Martija-Alberdi: 6 puntu eta 66 tanto egindakoak.

 Bihar ostirala jokatuko dira final-aurrekoak honako norgehiagokekin:

1. Oliden-J. Agirre / Tumas-Alkorta

2. Salaberria-Manterola / Astigarraga-Iribar