Sahararen aldeko desioak piztu ziren atzo Zarautzen

Baleike 2015ko abu. 18a, 13:43
Argazkia: Darahli

Saharako 27 haurrek Zumaian eta inguruko herrietan egindako egonaldiak Desioak sutan ekitaldiarekin amaitu behar zuen, igandean. Iluntzean botatako euri zaparradaren ondoren, igandeko hitzordua astelehenera mugitu zen eta ordurako haurrak berriro Urduñako Bakelekuan ziren. Ekitaldia, baina, gauzatu zen eta gauean Zarauzko malekoira hurreratu zirenek Sahararen aldeko desioak airera botatzeko aukera izan zuten.