Oikiko sanbartolomeak larunbatean hasiko dira

Baleike 2015ko abu. 18a, 10:47

Larunbat honetan hasi eta hurrengo ostiralera bitartean, bost egunez, sanbartolomeak ospatuko dituzte Oikian. Larunbatean bertan autobusak egongo dira Oikirako joan-etorrietarako. Autobusak Etxezarreta kalean, Kabi tabernaren parean, hartuko dira 18:00etan eta 22:00etan. Itzulerakoak 21:30ean eta 04:00etan izango dira.

Hemen duzue festetako egitaraua:

Abuztuak 22. Larunbata  

  • 12:00  BERTSO POTEOA AMETS eta MADDALEN ARZALLUS-ekin

  • Ondoren, HERRI BAZKARIA frontoian (aurrez erosi tiketak) eta kantaldia mahai inguruan. Bertan banatuko da postre lehiaketako saria.

  • Arratsaldean, bertako baserrietako SAGARDO-en dastaketa.

  • 23:00 KUPELA taldearekin erromeria.

Abuztuak 23. Igandea

  • 11:00 MEZA NAGUSIA

  • Ondoren, GORRITIREN ANIMALIAK

  • 14:00 Herriko edadetuen bazkari-omenaldia Muniosoron.

  • 18:00 HERRI KIROL JAIALDIA AIZKOLARIEKIN.  

Aitzol Atutxa-Hodei Ezpeleta

Ugaitz Mugertza-Oier Kañamares

  • Ondoren,  BEHI-IDI DEMA ERAKUSTALDIA.

Artabilako behi parea eta Pako Astigarragaren idi parearekin.

  • 22:30 IZER eta ALABIER-ekin erromeria

Abuztuak 24. Astelehena San Bartolome Eguna

  • 11:00 MEZA NAGUSIA

  • Ondoren, PILOTA PARTIDAK  

Larrañaga-Beristain vs Galarraga-Iruretagoiena

Alkorta-Etxabe vs Aristi-Zenekorta

  • 18:00 ASTO PROBAK.

Peio Etxabe, Angel Artabila, Unai Gijarro eta Altuna.

  • 22:30 LAJA, NARBAIZA eta LUTXURDIO-rekin erromeria

Abuztuak 25. Asteartea          

  • 11:00 Umeentzat Jolasak eta puzgarriak

  • 16:30 IX. Karrikotxe jaitsiera

  • 18:00 Patxin eta Potxin  pailazoen ikuskizuna

  • Ondoren, txokolatea nahi duen guztiarentzat

  • Iluntzean  festa DJ modestoren musikaz alaituta

Abuztuak 28. Ostirala  San Agustin Eguna

  • 11:00 MEZA

  • Eguerdian, KIROL ERRONKA. Getariako triatloi taldea eta bertako gazteen artean

  • 14:30 HERRI BAZKARIA sagardotegi erara eta erromeria Ostolaza eta Andonegirekin

  • Arratsaldean, ETZIONK!!

  • 22:30 FAN & GO taldearekin erromeria.

  • Gauerdian, ESKUBELTZ PIROTEKNIA

  • Ondoren,  erromeriak jarraituko du.