Zumaiako Musika Jaialdia

Dantza saioak, gaur, Odietan, Musika Jaialdiaren azken txanpan

Baleike 2015ko abu. 11a, 09:18

Zumaiako Musika Jaialdia bere azken txanpan sartu da. Bihar amaituko da aurtengo jaialdia zine saio batekin. Aurretik, gaur, 20:00etatik aurrera, Odieta frontoian, bi dantza saio izango dira: Organik taldearen Carneros eta Lasalaren Hooked.

Carneros – Organik dantza-antzerki

+ES3 eta Malditas ikuskizunen ondoren, Natalia Mongek zuzentzen duen konpainiak herri kirolei begiratzen die, ahari-topekan oinarritutako kale-dantzako pieza bat aurkezteko: Carneros. Animalia hauek borrokatzeko duten moduari erreparatuta (burua jaisten dute, adarrak igo, eta borrokan egiten dute) Organikek gogoeta bat proposatzen digu, honelako topaketek borroka eta lehia zaleak diren abeltzainen artean sortzen duten dibertsio motari buruz.

Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge. Interpreteak: Pilar Andrés eta Eneko Balerdi. Sortzaileak: Natalia Monge, Pilar Andrés eta Eneko Balerdi. Musika: Marc Cano. Jantziak: Organik eta Mayda Zabala. Argazkiak: Bubu (Jose Mª Martínez. Diseinua: Marc Cano. Produkzioa: Porta71 eta Organik. 

Hooked - Lasala

Hooked lanak gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen behar etengabea islatzen du, eta horrek dituen ondorioak. Hizkuntza koreografikoak ikertzen du nola harreman afektiboetan atxikimenduaren eta mendekotasun emozionalaren pean geratzen garen. Mugimenduaren zehaztasunaz eta potentziaz baliatuta, hainbat aldarte islatzen dira, zeinetatik pasatzen baita gizakia halako jokaerak osatzen dituzten faseetan.

Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz Interpreteak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz Musika: Fink Honesty, Pan Sonic Keskeisvoima, Wolfgang Amadeus Mozart Piano Concerto No.4 in G, K.41Musika edizioa: Judith Argomaniz Argiztapen diseinua: Chencho Ortas Jantziak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz Ikus-entzunezkoen gidoilaria eta argazkiak: Diego Hernández.