Zumaiako Musika Jaialdia

Donostiako Hamabostaldiarekin batera antolatutako kontzertua, gaur, Maria eta Josen

Baleike 2015ko abu. 9a, 08:27

Gipuzkoako beste herri askotan gertatzen den bezala, Donostiako Musika Hamabostaldiak urtero kontzertu bat antolatzen du Zumaian, bertako Musika Jaialdiarekin batera. Aurten ere Zumaiako jaialdiarekin duen konfiantza mantendu da eta gaur, 20:00etatik aurrera eta Maria eta Jose ikastetxeko aretoan, Cuarteto Breton soka laukote klasikoaren kontzertua izango da. 

Cuarteto Bretón (B4) laukotea 2003 urtean sortu zen eta laukoteentzat dagoen errepertorio aberatsa lantzen du, baina oso bereziki honako musikagile hauen lanak: Ernesto eta Rodolfo Halffter, Guridi, Bautista, Bretón, Turina, Julio Gómez, Jesús García Leoz edo Conrado del Campo.

Zuzenean jotzeaz gain, musikagileek sortutako lanak ere jasotzen ari dira euren diskografian: Jesús Guridi eta Rodolfo Halffterrek soka laukoteentzat duten errepertorio osoa eta Tomas Bretónen laukoteak (Naxos diskoetxea), Alfredo Aracil(Verso), Aita Solerren boskoteak (Columna) edota Juan José Colomerren ganbera-musika.

B4 taldeak Espainiako areto eta jaialdi nagusietan jo du, baita nazioartean ere: Auditorio Nacional, Fundación March, Fundación Canal, Residencia de Estudiantes, CDMC, Conde Duque, Teatro Albéniz, Auditorio Reina Sofía, El Escorial, Teatros del Canal, Fundación BBVA, Música Antigua Aranjuez, Bilboko Musika-Música, Semana de Música Religiosa de Cuenca, Festival de Música Española de León, Festival de Toledo, hainbat hiritako Musika Garaikide Ziklo eta Jaialdiak (BBVA-Bilbo, Córdoba, Compostela, Badajoz, Malagako Museo Picasso), Donostiako Musika Hamabostaldia, Frantziako Festival de Cordes en Ballade eta Festival de Quatuors à Cordes de Luberon edota Alemanioako Sendesaal (Bremen).

Partaideak

Anne Marie North, biolina

Antonio Cárdenas, biolina

Iván Martín, biola

John Stokes, biolontxeloa

Egitaraua

I

J. Mª Usandizaga (1887–1915): Quatuor sur des thèmes populaires basques, 1905, 20’

  • Très lent, vif, très lent

  • Très vif (Scherzo)

  • Modéré

  • Introduction, zortzico et final

Gabriel Loidi (1967): 3. Laukotea (2012), 20’

II

Ludwig v. Beethoven (1770 – 1827): 16. Laukotea fa maiorrean, Op. 135 (1826), 23'

  • Allegretto

  • Vivace

  • Lento Assai, cantante e tranquilo

  • Grave, allegro