Zumaiako Udal Gobernuaren (EAJ) eta PSOE-ren Aitorpen Instituzionala, Joxe Mari Kortaren 15. urteurrenean

zumaiakoudala 2015ko abu. 8a, 13:25

JM Kortaren hilketaren 15. urteurrenean, udal agintaldi berri batekin bat etorriz, elkarbizitza sanoa sustatu asmoz, gure artean oraindik ere memoria eta autokritika zintzoa egitearen ariketa falta dela iritzita, udal talde guztiok onartzeko asmoz honako adierazpen aurkeztu dugu, elkarrekin onartzeko asmoz. Ez da baina aurtengoan posible izan denak bat etortzea adierazpena herriratzerakoan. 15 urtetan posible izan ez dena, 16.ean posible izango denaren itxaropena ez dugu galtzen. EAJ-k osatzen duen Udal Gobernuak eta PSOEko zinegotziak onartutako adierazpena.

Hamabost urte pasatu dira ETAk Joxe Mari Korta hil zuenetik, baina oraindik oso gogoan dugu ekintza horrek Zumaiako herriarengan izan zuen eragina.

Urteak aurrera egin ahala, zorionez, beste egoera sozial eta politiko baten aurrean gaude. Gaur egun ,inork ez du babesten, demokratikoak eta politikoak ez direnbideak herrigintzarako erabiltzea. Hala eta guztiz ere, begibistakoa da,oraindik bide luzea dugula egiteko, gure arteko desberdintasunak kontuan izanik, bakean eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizun finko eta zurruna nahi badugu.

Bakeak eta elkarbizitzak, biolentziaren injustiziaren aitorpena eta biktima ororen duintasuna eta jasandako minaren onarpena beharrezkoa du. Horretarako, atzera begiratu behar dugu, eta gaur egun biolentzia baztertzera eramaten gaituzten arrazoiak iraganarekin erabili: borroka edota ideia politikoen defentsak ez du bidezko bihurtzen giza eskubideen urraketa; gutxiago horietan garrantzitsuena dena urratzea, hau da, bizitza eskubidea urratzea.

Hori dela eta, Joxe Mari Kortaren erahilketaren urteurrena izanik, Zumaiako Udal Batzarra osatzen duten EAJ eta PSE-EE Udal taldeek ondorengo adierazpena egiten dute:

  • Iragana aldaezina dela ukaezina izan arren, aukera politiko desberdinek iraganean gertaturikoaren inguruan egindako balorazioak alda daitezkeela eta aldatu beharrekoak direla.

  • Gaitzespena bezalako hitzez haratago, Joxe Mari Kortaren erahilketaren hamabosgarren urteurrenean, basakeria haren aurrean urteetan eginiko justifikazio eta zuritzeak, eta norbanakoen edota taldeen isiltasunak, ez orduan, ez orain, ez dutela zentzurik izan.