Zumaia segurua baino, Zumaia parekidea, askea eta feminista nahi dugu

zumaikoasanbladafeminista 2015ko abu. 5a, 19:15

Zumaiako Asanblada Feministaren azken oharrean udaltzainei egiten genien erreferentzia dela-eta, ohar honen bitartez gure asmoa argitu nahi genuke, zurrumurruek ibilbide luzeagorik izan ez dezaten.

Aurretik kaleratu genuen oharraren helburua ez zen inondik inora Udaltzaingoaren lana zalantzan jartzea, udalak argitaraturiko oharrari erantzun eta gertaturikoaren irakurketa egin eta gure posizio politikoa markatzea baizik. Udalak eskuak garbitzea nahi izan du, eraso hauek zerbait isolatua bailiran tratatuz, Zumaia herri segurua dela azpimarratuz. Zumaia segurua baino, Zumaia parekidea, askea eta feminista nahi dugu, eta eraikiko dugu.

Amaitzeko eta horrelako eraso gehiagorik eman ez dadin, garrantzitsua deritzogu herri gisa, guztion artean arazoari errotik heldu eta elkarlanean herri parekidea eraikitze bidean urratsak emateari.