Hondakinen beste bi edukiontzi erre dituzte pasa den astean Basadin

Baleike 2015ko abu. 3a, 15:15

Ez da gertakari berria. Ekainaren 13an hiru edukiontzi erre zituzten Basadi auzategian eta Gernika parkeko anbulatorio zaharraren aurrean. Gertaera pasa den astean errepikatu da: ostegunean beste bi edukiontzi erre zituzten, berriro ere Basadi auzategian. 

Horren aurrean bere ardura erakutsi du Urola Kostako Udal Elkarteak. Lehendakari Igor Iturainek azaldu duenez, gertakari horiek 6.000 euro inguruko diru galera ekarriko dio Udal Elkarteari, "eta, azken batean, bost herrietako udal eta biztanleei".

Urola Kostako Udal Elkarteko jokaera hauekin amaitzeko eskatu nahi diete arduradunei.