Hamabi zumaiarrek hartu zuten parte larunbatean Hondarribiko itsas zeharkaldian

Baleike 2015ko abu. 3a, 11:40

Larunbatean Hondarribiko Itsas zeharkaldia izan zen eta bertan hainbat zumaiarrek hartu zuten parte, 12k hain zuzen ere. Proba Hondarribiko portu ondotik irten eta hondartzara artekoa izan zen eta  2.600 metroko luzera izan zuen.

Irabazlea Luis Goñi izan zen, 2005. urtean TKE ligara igo zen Zumaiako Telmo Deunen arraunean egindakoa. 32 minutu eta 13 segundu behar izan zituen proba amaitzeko.

Zumaiarren artean lehena Antxon Alberdi izan zen; sailkapen orokorrean 20. egin zuen 35:27 denborarekin. Ion Ulazia 21.a izan zen 35:29 denborarekin. Beste zumaiarrek honako honako postuak eta denborak egin zituzten:

80. Asier Olasagasti. 41:03

89. Mikel Olasagasti. 41:55

102. Xabier Galarraga. 42:32

164. Juan Jose Osa. 46:16

240. Jon Argoitia. 50:57

249. Itxaso Aguirrezabalaga. 51:20

250. Deñe Izaga. 51:20

277. Larraitz Osa. 53:44

311. Olatz Villanueva. 57:08

324. Isabel Serna. 1:00:00