Zumaiako Musika Jaialdia

San Pedro eta Landarbaso abesbatzen kontzertua izango da, igandean, parrokian

Baleike 2015ko abu. 1a, 10:14
Bi abesbatzak Errenterian egindako entsegu batean

Harreman estua dute Errenteriako Landarbaso eta Zumaiako San Pedro abesbatzek. Zumaiako koroko kide batzuek kolaboratu izan dute Errenteriakoekin, bai abesten, bai konposatzaile moduan. Harreman horren adibide da Musika Jaialdiaren baitan bihar, igandea, parrokian eskainiko duten kontzertua (20:00etan). 

San Pedro Abesbatzak emango dio hasiera igandeko kontzertuari, honako obrekin:

1. Albert Alcaraz (1978) ILUXIT NOBIS HODIE

2. Gregor Aichinger (1564-1628) REGINA CAELI

3. Josep Vila (1966) SANCTUS-BENEDICTUS 

4. Iker Gonzalez (1976) QUE EL AMANECER...
Hitzak: Antxon González Gabarain

5. Paul McCartney (1942) MICHELLE
Moldaketa: Julio Dominguez

6. Josu Elberdin (1976) KANTAURI
Hitzak: Josune Lopez 

Landarbasoren txanda izango da ondoren, honako programarekin:

1. C. Hubert H. Parry (1848-1918) MY SOUL, THERE IS A COUNTRY

2. Morten Lauridsen (1943) O NATA LUX 

3. Eric Whitacre (1970) CLOUDBURST

4. Randall Stroppe (1953) THE CONVERSION OF SAUL

5. Vytautas Miskinis (1954) PATER NOSTER 

Amaitzeko, bi abesbatzek batera azken lau obra abestuko dituzte:

1. John Rutter (1945) THE SWEETER MUSIC

2. John Rutter (1945) THE LORD BLESS YOU AND KEEP YOU 

3. Javier Busto (1949) AVE MARIA

4. Xabier Sarasola (1960) AVE MARIA 

Landarbaso abesbatza

Landarbaso Abesbatza 1991. urte bukaeran sortu zen Errenterian, musika egiteko gogo handia zuen gazte talde baten eskutik. Gaur egun 49 abeslarik osatzen dute abesbatza, batez besteko 29 urterekin. Abesbatzak oso egitarau anitza lantzen du, garai eta estilo ezberdinetako lanak eskainiaz. Obra berrien sorkuntza bultzatu du, baita euskal abesti herrikoien moldaketa berriak babestu ere. Modu honetan abesbatzen munduari ate berriak irekitzen dizkio.

Azken urte hauetan ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du abesbatzak Penintsula barnean eta 2001. urtetik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetatik gonbiteak jasotzen hasi da, sari garrantzitsuak eskuratuz (Riga, Spittal, Tolosa...). Orain arte bi CD grabatu ditu, azkena Dan Forrest musikagile estatubatuarraren musika biltzen duelarik. Abesbatza, hasieratik, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritza musikalaren menpe egon da. 

San Pedro Abesbatza

Zumaiako parrokia-korutik eratorria, 1984an sortu zen San Pedro abesbatza. Geroztik, musika-estilo asko landu ditu Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo eman dituen kontzertu ugaritan. Herriko ondare musikala berreskuratu eta zabaltzeko asmoa du, baita gaur egungo euskal musikagileen lanak ezagutaraztekoa ere. Honen adierazle Zumaiako Udal Musika Bandarekin batera 2013an grabaturiko Suite CD-a

2014an, Pola de Sieron ospatzen den Angel Embil Memorialean parte hartu zuen. Era berean Kantabriako San Vicente de la Barqueran herrian ospatzen den Certamen de la Canción Marinera lehiaketa ospetsuan ere. Amaia Aldalurren zuzendaritzapean lan egiten du koruak.