Zumaiako Musika Jaialdia

Zumaiako Musika Jaialdia: musika klasikoa baino askoz gehiago

Baleike 2015ko uzt. 30a, 20:46

Musika klasikoaren erakusleiho bezala sortu zen Zumaiako Musika Jaialdia (ikastaroak ere eman ziren urte askotan), baina azken urteetan dinamika aldaketa izan da entzulego zabalago batera heltzeko asmoarekin.

Musika klasikoa ez da faltako, baina jazzak, euskal musikak, dantzak, antzerkiak eta zineak ere bere tartea izango dute 2015. urteko jaialdi honetan.

Hona heman aurtengo egitaraua:

Uztailak 31 ostirala. 20:00 Mari kalean Klarinete maratoiko laukotea. 

Abuztuak 2 igandea. 20:00 Parrokian San Pedro eta Landarbaso abesbatzak.

Abuztuak 3 astelehena. 19:00 Aita Marin haurrentzat ikuskizuna, Teatro Paraiso: Barrokino . 

Abuztuak 4 asteartea. 20:00 Aita Marin piano kontzertua: Johann Sebastian Jazz, Iñaki Salvador eta Itziar Barredo.

Abuztuak 5 asteazkena. 20:00 Mari kalean G. Mendizabal - A. Furundarena: Arnasak. 

Abuztuak 6 osteguna. 20:00 Komentuan musika barrokoa: El canto de Orfeo.

Abuztuak 7 ostirala. 19:00 Kalejiran Euskorleans taldea. 

Abuztuak 8 larunbata. 20:00 Komentuan Baionatik Gospela: Choeur Go Swing.

Abuztuak 9 igandea. 20:00 Maria eta Josen Cuarteto Bretón Soka laukote klasikoa. Donostiako Musika Hamabostaldiarekin lankidetzan. 

Abuztuak 10 astelehena. 20:00 Alondegian hitzaldia Iker Gonzalez: Paperetatik soinuen mundura.

Abuztuak 11 asteartea. 20:00 Odietan dantza : Organik- Carneros eta Lasala -Hooked . 

Abuztuak 12 asteazkena. 22:30 Mari kalean musika eta zinea: Javi Perez de Azpeitia, La Princesa de las Ostras / Die Austerprinzessin (Ernst Lubitsch).