Udako argazki lehiaketako oinarriak

Baleike 2015ko abu. 4a, 08:00

-Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
-Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:egilearen izen-abizenak, argazkiaren izenburua (edo non eta noiz aterata dagoen), helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa.
-Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 18ra arte.
-Argazkiak baleike.eus webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez bidaliko dira. Bestela, aldizkaria@baleike.eus helbidera bidali, goian aipatutako datu guztiekin.
-Argazkiek gehienez 5 MB izango dute.
-Argazkiak baleike.eus-eko galeria batera igoko dira, jaso ahala.
-Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
-Zumaian jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
-16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
-Beste lehiaketa batean argitaratu gabean izango dira argazkiak.
-Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
-Argazkiak parte hartzaileak ateratakoak izango dira.
-Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
-Irabazleak irailaren 28an jakingo dira.
-Bi irabazle bi egongo dira: webguneko erabiltzaileek aukeratutakoa eta Baleikeko epaimahaiak aukeratutakoa. -Sariak: bozketa bidezko irabazleak bi lagunentzako bazkari-afaria irabaziko du kanpineko Orrua jatetxean. Epai-mahaiaren saria jasotzen duenak argazkiaren anpliazio bat izango du Goiz argazki dendan.
-Webgune bidezko bozketa irailaren 18an hasiko da, behin argazki guztiak jasota. Hamar egunez egongo da bozkatzeko aukera.
-Argazkiak Baleikeko artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.