Grampian Fortress ontzia uretaratu du gaur Balenciagak

Baleike 2015ko uzt. 29a, 17:33

Itsasgorarekin, 15:30ak aldera, euripean uretaratu da Astilleros Balenciagan egindako azken ontzia. Grampian Fortress du izena eta aurretik egindako Grampian Devotion, Grampian Dynasty eta Grampian Dynamic ontzien mota berekoa da. North Star Shipping armadorearentzako egindako itsasontzia da eta Aberdeen (Eskozia) portuan izango du basea. Ipar Itsasoko petrolio-platadormei laguntza eskaintzeko sortutako ontziak dira hauek.