Arteondoren autobusa Anoetako partidetara joateko

Baleike 2015ko uzt. 29a, 10:24

Errealak abuztuaren 22an jokatuko du 2015-16 futbol denboraldiko lehen partida. A Coruñan izango da, Deportivoren aurka. Etxeko lehen partida abuztuaren 30ean jokatuko du eta Xixongo Sporting izango du aurkari.

Aurreko urteetan bezala, Arteondoren autobus zerbitzua izango da zaleak Anoetara eramateko. Autobusak partidaren hasierako ordua baino ordu eta laurden lehenago aterako dira Txomin Agirre kaiko geltokitik. Zerbitzu honetan oraindik izenak eman ez dituztenek Trapaia tabernan eman ditzakete edo 607862200 telefonora deituta. Epea abuztuaren 14an itxiko da.