Oskar Gaskon Marañonek irabazi du 28. Zumaiako argazki lehiaketa

Baleike 2015ko uzt. 28a, 14:36

Bihar banatuko dira 28. Zumaiako Argazki Lehiaketako sariak. Eskailerak zen aurtengo lehiaketaren gaia eta irabazlea Oskar Gaskon Marañon da Escaleras al Cantábrico izeneko irudiarekin.

Sariak 18:30ean banatuko dira eta ondoren, 19:00etan, aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa zabalduko da. Erakusketa hau abuztuaren 15era bitartean egunero zabalik izango da, 18:30etik 20:30era.