Kiroldegian fisioterapeuta postua betetzeko langilea behar da

Baleike 2015ko uzt. 28a, 14:17

Lubaki kiroldegian fisioterapia eskaintzen duen enpresa, zerbitzu hori emango duen pertsona baten bila dabil. Hori dela eta, Zumaiako Kirol Patronatuak herrian fisioterapia ikasia duten pertsonak curriculuma bidaltzera animatu nahi ditu.

Zerbitzua astelehen, asteazken eta ostiraletan eskaintzen da kiroldegian. Hautaketan honakoak hartuko dira kontuan:

  • Fisioterapia ikasia izatea

  • Ikasketa osagarriak izatea

  • Euskaraz jakitea

  • Zumaiarra izatea

Curriculumak abuztuaren 14ra arte entregatu daitezke kiroldegian.