Euskal Jai eguneko herri bazkarirako txartelak salgai daude

Baleike 2015ko uzt. 28a, 12:05

Abuztuaren 7an ospatuko dira Euskal Jai egunak eta ohikoa den bezala herri bazkaria izango da. 14:30ean izango da, Eusebio Gurrutxaga plazan, eta parte hartzeko txartelak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan.

Prezioak honakoak dira: helduentzakoak 8 euro eta haurrentzakoak (12 urte bitartekoak) 4 euro.

Menu hau izango da: paella, sagardoa edo ura, euskal pastela eta kafea