Itzurunera jaisteko aldapan konponketa lanak egin dira

Baleike 2015ko uzt. 28a, 11:28

Itzurun hondartzara jaisteko aldapa oso labainkorra zegoen, eta herritarren hainbat kexa jaso ostean, Zumaiako Udalak aldapa hori egokitzeko lanak egin ditu. Hala, lurra gastatu egin da, eta dagoeneko ez dago labainduta erortzeko arriskurik gune horretan.

Ez da azken asteotan hartutako neurri bakarra. Izan ere, azken asteotan sorosleen ordutegia ere egokitu egin da. Lan eguna orduerdiz luzatu da. Hala, gaur egun, 20:00ak arte izaten da sorospen zerbitzua.

Bestalde, Itzurungo sorosle zerbitzua ordu erdiz luzatzeko akordioa egin du Udalak Gurutze Gorriarekin, orain arte izan den erreskate kopurua ikusita.