Zazpi bikote izango dira hilaren 3tik aurrera Itzurungo txapelaren bila

Baleike 2015ko uzt. 27a, 17:48

Datorren astelehenean, abuztuaren 3an, hasiko da aurtengo Itzurungo pilota txapelketa. Abuztuaren 19ra bitartean jokatuko da ligaxka, finalaurrekoa hilaren 21ean eta finala 26an.

Zazpi dira izena eman duten bikoteak: Oliden-Agirre, Martija-Alberdi, Salaberria-Manterola, Tumas-Alkorta, Larrañaga-Zenekorta, Aristi Beristain eta Astigarraga-Iribar. 

Ligaxkako jardunaldiak 18:00etan hasiko dira hiruna partidakin jardunaldiko.