Gutuna: Gorka Ramosen oroitarria lapurtu dute

Gorka Ramosen koadrila 2015ko uzt. 16a, 07:50

Gorka Ramos lagunaren oroimenez oroitarria zuten jarria lagunek Talaimendin, baina uztailaren 4an ohartu ziren norbaitek lapurtu egin duela. Gertaera salatzeko gutun hau idatzi dute lagunek:

Uztailaren 4ean hiru urte bete ziren Gorka Ramos joan zitzaigunetik. Urtero bezala bere koadrila eta lagunek bere omenez bildu ginen bazkaria egiteko. 
 
Aurretik bere oroimenean Talaimendin jarritako oroitarrian bildu ginen lore eskaintza eta argazkia ateratzeko.
 
Bere heriotzaren lehen urtemugan jarritako oroitarria honetan bildu izan gara azken bi urte hauetan bazkaltzera joan aurretik. Talaimendiko tontor batean jarri genuen harria Osa/Azkue sendiari esker. 
 
Baina azken aste honetan bada gertaera bat erabat larritu gaituena. Izan ere, bere oroimenezko harria lapurtu egin dute. Esan beharrik ez dago, lotsagarria eta salagarria iruditzen zaigula horrelako ekintza. Errespetu falta larria baita familia zein lagunentzat. 
 
Hemendik esan; baten batek zerbait ikusi baldin badu (talaimendin itzurun aldeko alden) edota harria bera saldu nahi izan badiote gure koadrilarekin edo udaltzaingoarekin kontaktuan jartzeko. Ez dago eskubiderik!
 
Besterik gabe, eskerrik asko eta errespetua gure lagunarentzat!
 
Gorka Ramosen koadrila