Itxas-Gain taldeka bigarren izan da Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas-kayak proban

Baleike 2015ko uzt. 11a, 15:31

Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas-kayak probarekin batera, Gipuzkoako itsas-kayak proba jokatu da gaur eguerdian. Itxas-Gain elkarte antolatzaileko kideek lan polita egin dute eta taldekako sailkapenean bigarren sailkatu da, hamalau talderen artean.

Bi mailatan banatu dira parte-hartzaileak. Tradizionalak 11:50ak aldera atera dira Santiago hondartzaren paretik. Hauek 10,5 kilometroko proba bete behar izan dute. Hamar minutu geroago atera dira sprinter mailako piraguak. 12 kilometrokoa izan da hauek bete duten distantzia eta irteera puntua arranpla parean kokatu da. Helmuga ere bertan izan da. Itsasoa mugitu xamarra zegoen, baina piraguan aritzeko arazorik ez da izan.

Sailkapenak

Gizonezkoak senior

1. Lander Rodriguez (Donostia Kayak): 57:08:27

2. Jonathan Rincon (Piragüismo Santander): 57:28:06

3. Felipe Besada (Piragüismo Pamplona): 58:38:13

Gizonezkoak junior

1. Kepa Txapartegi (Itxas-Gain): 65:25:20

2. Yon Dario (Fortuna): 67:33:08

3. Imanol Sagarzazu (Fortuna): 67:35:36)

Gizonezkoak kadete

1. Alejandro Castillo (Piragüismo Santander): 68:47:42

Gizonezkoak beteranoak

1. Josemaria Villagarcia (Fortuna): 58:19:51

2. Javi Lizancos (Fortuna): 60:51:52

3. Paco Calatayud (Piragüismo Santander): 61:23:24

5. Bernardo Flores (Itxas-Gain): 63:28:87

15. Joseba Romatet (Itxas-Gain): 71:20:84

Emakumezkoak senior

1. Amaia Osaba (Piragüismo Pamplona): 66:14:64

2. Ainara Benavente (Donostia Kayak): 72:33:35

Emakumezkoak beteranoak

1. Cristina Iraeta (Atletico SS): 74:41:48

Gizonezkoak senior K-2

1. Aitor Arrieta-Manuel Melara (Hondarribia): 57:06:93

2. Sergio Cabielles-Eduardo Gonzalez (Oviedo Kayak): 58:40:31

3. Oier Aizpurua-Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain): 58:58:43

Gizonezkoak beteranoak K-2

1. Raul Moreno-Vicente Royo (Itxas-Gain): 60:01:04

2. Karmelo Txapartegi-Javier Solozabal (Itxas-Gain): 63:31:40

3. Alberto Atxaga-Aitor Oyarzabal (Fortuna): 73:43:19

Tradizionalak

1. Iñigo Barrenetxea (Pasaia Kayak): 74:12:41

2. Javier Compadre (Santiagotarrak): 74:55:20

3. Patxo Benavente (Pasaia Kayak): 75:03:86

Taldeka

1. Fortuna: 151 punto

2. Itxas-Gain: 123 punto

3. Hondarribia: 29 punto