Juan Ramon Llavorik erakusketa zabaldu du Azpeitian

Baleike 2015ko uzt. 7a, 09:58

Dalai Lamak bere 80. urtebetetzea ospatzen zuen egun berean, Juan Ramon Llavori argazkilari zumaiarrak 'Peregrinatio. Por el camino de la luz' erakusketa zabaldu zuen atzo Azpeitiko Betharran aretoan.

Uztailaren 19ra bitartean izango da zabalik, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.