'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatu feminista, ostiralean, Inpernupen

Baleike 2015ko uzt. 1a, 17:40

Inpernupe antolatzen ari den ekitaldien baitan, ostiral honetan, 19:30etik aurrera, 'Ez da kasualitatea' izeneko bertso-saio musikatu feminista izango da Erribera kalean, Inpernupe tabernaren parean.

Kantuan izango diren bertsolariak Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Maddi Gallastegi eta Nerea Elustondo izango dira. Gai-jartzailea Estitxu Eizagirre izango da eta musikariak Eneko Sierra (saxua) eta Igor Arruabarrena (gitarra).