'Gutarrak kanpinean' telebista saioa Zumaian izango da ostegunean eta ostiralean

Baleike 2015ko uzt. 1a, 13:42

Gutarrak kanpinean telebista saioa Zumaian izango da datozen bi egunotan, ostegunean eta ostiralean. Bihar, 18:00etatik 20:00ak arte herriko kaleetan zehar ibiliko da Zumaiako gazteak bilatzen. 

Animatzen diren gazteak hurrengo egunean, hau da, ostiralean, goizeko 10:00etan, joko bat egingo dute gutarrekin. Erronka Zumaian bertan izango da, eta jokoa dela medio Zumaiaren historia eta kultura ezagutzera eman nahi dutela adierazi dute arduradunek. "Aukera paregabea da bertako herritarrak eta ohiturak ezagutzeko".

"18 urte baino gehio badituzu, saltseroa bazara, erronkazalea eta zumaiarrak ze onak zareten demostratu nahi baldin baduzu, etor zaitez gurekin primeran pasatzera!!! Kaleetik ibiliko garela!!"