60 beka atzerrian lanbide-praktikak egiteko

Baleike 2015ko uzt. 1a, 10:20

Global Training nazioarteko beken programak 60 beka emango ditu atzerrian lanbide-praktikak egiteko. Beka deialdi hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 8 hilabeteko denboraldian. 

Zenbat denborakoa da beka? Beka gutxienez 8 hilabetekoa izango da.

Eskaintzen diren 60 beka horien herrialdeak, enpresak eta lan espezialitateak ikus Interneten: www.becasglobaltraining.eus

Zein da bekaren zenbatekoa? 1,124.77 € (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da)

Noiz hasiko dira praktikak? Irteerak irailetik aurrera hasiko dira, baina, edonola ere, 2015ko urtea amaitu aurretik joan beharko da.

Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.

  • 30 urte bete gabe izatea 2015ko urtarrilaren 1ean.

  • Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2015ko urtarrilaren 1ean.

  • Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.

  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila ona edukitzea, erreferentzia C1 maila lizentziaturako eta B 2 goi mailako lanbide heziketa titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak azken 4 urtetakoak baldin badira, ez da ahozko eta idatzizko frogarik egin behar. Ziurtagiririk ez dutenei proba bat egingo zaie maila egiaztatzeko.

  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

  • Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.

Zein izango da hautagaiak hautatzeko prozesua?

Batetik, hautagaien titulazioa, prestakuntza osagarria eta esperientziak edo praktikak baloratuko dira. Bestetik, hizkuntzen proba. Horrekin batera, talde dinamikak eta elkarrizketak egingo dira.

Izen-ematea: izena emateko epea ekainaren 26tik uztailaren 27ra.

Eskaera Internet bidez egin behar da:  www.becasglobaltraining.eus

Informazio-saioa

Interesa duten gazteentzat informazio-saioa antolatu da, xehetasun guztiak azaldu eta zalantzak argitzeko:

Eguna: uztailak 7

Ordua: 9:30 (ordubeteko saioa)

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Urola Kostako Udal Elkarteak laguntza eskainiko du eskabideak egiteko

Argibideak

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

Aintzane Ruesgas

Tel. 943890808