Lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk Zarautzen

Baleike 2015ko uzt. 1a, 10:13

Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak jsoko dira. Egunero aurkitu daitezkeen arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko da: bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,… eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko da.

Ikastaroaren datuak:
  • Maila: Interesatuta dagoen edozeini irekia. Aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa.
  • Irakasleak: DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako Mediku, erizain eta monitoreak.
  • Data: uztailaren 17tik 30era.
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
  • Lekua: Zarautz: DYAko ordezkaritzan (Iturribidea 12-14).
  • Matrikula: 110 euroko ikastaroa.
  • Materiala: DYAk antolatuko ditu ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.
  • Talde murriztua. Leku libre mugatuak.

Informazio gehiagorako edo izenak emateko:

DYA Gipuzkoa
Mendigain 30 - 20.014 Donostia
Tel.: 943464622  -  Fax: 943 462222    
E-mail: irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com
Web: http://www.DYAgipuzkoa.com/