Mobilizazio Eguna egingo da larunbatean herrikoen auziaren sententzia salatzeko

Baleike 2015ko eka. 26a, 23:49
Herrikoen auziaren sententzia dela eta (Auzitegi Gorenak hainbat taberna eta elkarte konfiskatzeko agindua berretsi zuen), beste herrietan bezala, Zumaian ere mobilizazio-eguna izango da bihar, larunbata, ekainaren 27an. 

Horrela, 18:30ean, musika-maratoia hasiko da, herriko taldeekin; 19:30ean, manifestazioa izango da eta ondoren berriz ere maratoiak jarraituko du.

Inpernupe Elkarteak dei egiten die zumaiar guztiei mobilizazioetan parte hartzeko eta lapurreta bidegabe eta legeztatu hau salatzeko.