'Herriko tabernak' konfiskatzea berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak

Baleike 2015ko eka. 18a, 14:58

Ostegun eguerdian jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenak 107 'Herriko Tabernak', tartean Zumaiako Inpernupe, konfiskatzeko agindua, Auzitegi Nazionalak eskatzen zuen bezala. 

Horrez gain, hiru urtetik urtebete eta 10 hilabeteko kartzela zigorrera jaitsi diete Joseba Alvarez, Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Karmelo Landa eta Juan Kruz Aldasorori.

Eleak mugimendutik gogoratu dute Herriko Tabernen auzia Auzitegi Nazionalaren esku geratu dela.