Gipuzkoako Kopako finala jokatuko du Zarazpe Pulpok, larunbatean Lubakin

Baleike 2015ko mai. 29a, 18:11
Pulpoko infantilek Irunen jokatuko dute azken jardunaldia.

Kadete mailako neskek deboraldi bikaina osatu eta Gipuzkoako Kopako finalerako sailkatzea lortu dute. Bihar jokatuko dute, Lubakin, 18:15etik aurrera, Donostiako Bera Beraren aurka.

Final zaila izango da zumaiarrentzat. Donostiarrek Espainiako Txapelketako fasea jokatu berri dute eta gehienak zumaiarrak baino urtebete zaharragoak dira. Dena den, Pulpok erakutsi du aurkari gogorren aurka ere badakiela irabazten eta bihar jarraitzaileen bultzadarekin saiatuko dira garaipena lortzen.

Bestalde, bihar goizean Pizzeria Marina Pulpoko infantilek Aldundiaren Sariko azken jardunaldia jokatuko dute Irunen. Orain arte jokatutako zazpi partidak irabazi dituzte, baina txapelketa irabazteko badaezpada garaipena lortu behar dute, bigarren sailkatua den Bergara bi puntura baitago sailkapenean.