Udaberriko argazki rallya egingo da ekainaren 7an

Baleike 2015ko mai. 28a, 17:31

Ekainaren 7an, igandean, Distira Argazki Elkarteak eta Zumaiako Udalak haurrei eta helduei zuzendutako Udaberriko argazki rallya antolatuko dute. Haurren rallya Slow Astearen baitan kokatuko da; helduena, ez.

Oinarriak hauek dituzue:

Helduen kategorian:

1. Data: 2015ko ekainaren 7a, igandea.

2. Parte-hartzaileak: Edozein zalek har dezake parte, 18 urtetik gora.

3. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatuan.

4. Gaiak: Egun berean emango da gai zerrenda, izen ematean.

5. Eremua: Zumaiako herrigunea izango da.

6. Izen ematea: Zumaiako Foronda eraikinean, ekainaren 7an, 8:00etatik 9:00etara. Parte hartzaile bakoitzak 8 euro ordainduko ditu izena ematean.

7. Argazki txartelaren deskarga: Argazkiak txarteletik deskargatu beharko dira 14:00ak baino lehen, Foronda eraikinean. Lehen 50 argazkiak hartuko dira kontuan lehiaketarako, baina ez dute zertan zenbaki korrelatiboak izan beharrik.

8 Hamaiketakoa: Egun berean jakinaraziko da, izen ematean.

9. Argazki aukeraketa: Aurkeztu beharreko bilduma 6 argazkik osatuko dute + kontrolerako 2 argazki (hauek ez dute punturik emango baina nahitaezkoak izango dira). Ekainaren 15a baino lehen argazkilari bakoitzak mezu bat bidaliko du udaberrirallya2015@gmail.com  helbidera, kontroleko argazkien eta aukeratutako 6 argazkien zenbakia zehaztuz, parte-hartzaile zenbakiarekin eta bakoitza zein gairi dagokion adieraziz.

10. Oinarriak: Parte-hartzaileek argazki aukeraketa egiten dutenean posta elektronikoz erantzungo zaie argazkiak ondo jaso direla ziurtarazteko. Argazki sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere egilearen izena aipatuta. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.

11. Sariak: Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

- Bilduma onenari 250 euro eta garaikurra.

- Bigarren saria: 150 euro.

- Hirugarren saria: 100 euro.

- Argazki onenari: 100 euro.

Haurren kategorian: 

1. Data: 2015ko ekainaren 7a, igandea.

2. Parte-hartzaileak: 8-16 urteko haurrak.

3. Gaiak: "Elikadura jasangarria" Slow Zumaia Programaren barruan.

4. Eremua: Zumaiako herrigunea.

5. Sariak: Gai bakoitzeko bilduma onenari, argazki kamara digitala. Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

6. Izen-ematea: Ekainaren 7ra arte, 943143100 telefonora deituz eta ekainaren 7ean bertan, 10:00etatik 11:00etara, Algorri Interpretazio Zentroan.

7. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.

8. Argazki txartelaren deskarga: Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu nahi dituen 6 argazkiak aukeratuko ditu eta Algorri Interpretazio Zentroan deskargatuko ditu 12:30etik 13:30era.

9. Epaimahaia: Zumaiako Udalaren Ingurumen Departamentuak izendatuko du.