Gipuzkoako bertso txapelketako bi saio jokatuko dira larunbatean Aita Marin

Baleike 2015ko mai. 27a, 14:50

Gipuzkoa Bertsotan hirugarren asteburura ailegatu da, bigarren itzulian sartuta. Larunbatean, Oñatin eta Zumaian, eta igandean,  Usurbilen eta Zizurkilen, bina saio jokatuko dituzte. Zumaian, goizeko saioan, herritar bat izango da kantuan: Maddi Gallastegi.

Aita Mari zineman jokatuko dira Zumaiako saioak eta Iban Narbaiza Cevidanesek aurkeztuko ditu.

Goizeko saioan (11:30ean) honako hauek hartuko dute parte:

Eli Pagola Apezetxea

Maider Arregi Markuleta

Nahikari Gabilondo Mendizabal

Jokin Bergara Eguren

Josu Oiartzabal Zapirain

Maddi Gallastegi Osa

Arratsaldekoan (17:30ean) beste sei bertsolari arituko dira lanean:

Oier Aizpurua Olaizola

Hodei Iruretagoiena Albizu

Haritz Casabal Pikabea

Izarne Zelaia Arratibel

Iñaki Zelaia Irazusta

Oihana Iguaran Barandiaran

Saio guztietarako sarrerak egun berean salduko dira, aretoan bertan. Horretarako, leihatilak 10:00etan eta 16:00etan irekiko dira. Kontutan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatua dela.

Sarreren prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Gainerakoentzat, 6 eurokoa da. Eguneko bi saioak ikusteko, berriz, prezioa 6 eurokoa da Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxoentzat eta 9 eurokoa, gainerakoentzat.